Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak
  3. ACCEDEMOS programa: kontrataziorako laguntzak ete-entzat, langile autonomoentzat eta gizarte-erakund

ACCEDEMOS programa: kontrataziorako laguntzak ete-entzat, langile autonomoentzat eta gizarte-erakund

Langabezian dauden pertsonak kontratatzen dituzten ETEek, langile autonomoek eta gizarte-erakundeek 4.500 €-ra arteko laguntza ekonomikoak jaso ahal izango dituzte lanaldi osoko kontratuengatik eta 2.700 €-ra artekoak lanaldi erdikoengatik.

Mapfre Fundazioko ACCEDEMOS programak dirulaguntza ekonomikoak eskaintzen dizkie kontratatzeko beharra duten arren, baliabide gutxi dituzten erakundeei. Programaren xedea da dentsitate demografiko baxuko lurraldeetan bizi diren langabeen kontratazioa sustatzea.

Gauzak horrela, laguntza horiek jaso ahal izango dituzte egoitza 30.000 biztanletik beherako udalerrietan duten langile autonomo, ETE eta gizarte-erakundeek, betiere langabezian gutxienez 2 hilabete daramatzaten langileak kontratatzen badituzte. Ahal dela, kontratazioak mugagabeak izango dira, eta laguntza horietatik kanpo geratuko dira esplizituki obra edo zerbitzu jakin baterako kontratuak eta autoenplegu-kontratuak.

Laguntza hilero ordainduko da, gehienez ere bederatzi hilabetez. Lan egindako hilabeteak bakarrik ordainduko dira; beraz, kontratua behar baino lehenago azkentzen bada, laguntza bertan behera geratuko da automatikoki.

Laguntzak eskatzeko epea: urtarrilaren 30etik aurreikusitako laguntza guztiak eman arte, edo, bestela, 2020ko uztailaren 16ra arte.

Deskargatu ACCEDEMOS programaren oinarriak.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]