Ikaslan Bizkaia oso konprometituta dago gure inguruko gizartea, ekonomia eta ingurumena hobetzen lagunduko duen kudeaketa arduratsu eta aktiboarekin. Horregatik, izaera sozial argia duten ekimenetan buru izateaz gain, gizarte-erantzukizunari garrantzia ematen dioten erakundeen konpromisoa ere aitortzen du.
LH-Ikaslan Bizkaiaren GEK zigiluaren bitartez, nabarmendu egiten ditugu Lanbide Heziketarekin lanean diharduten erakundeak; izan ere, konpromiso horrek eragin zuzena du gure ikasleek dauzkaten gaikuntzetan eta aukeretan.
Ikaslan Bizkaiaren LH GEK zigilua gure sareko ikastetxeek ematen dute, beren inguruko enpresekin duten harremana eta lankidetza oinarritzat hartuz.