Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak
  3. Enpresa berritzaileak sortzeko 2019ko laguntzak

Enpresa berritzaileak sortzeko 2019ko laguntzak

Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzak eskatzeko epea ireki du, eta enpresa berritzaileak sortzeagatik edo jadanik ezarrita dauden enpresetan enpresa-proiektu edo negozio-unitate berritzaileak definitzeagatik eta garatzeagatik eska daitezke.

Diruz lagun daitezke proiektuaren definizioaren eta garapenetik eratorritako gastuak: bideragarritasun-azterketa, txosten teknikoak, kanpoko aholkularitza, jabetza intelektuala edo industriala babestea, ziurtagiriak, bidaiak, azokak eta teknologian edo negozio-garapenean espezializatutako profesionalak kontratatzea, besteak beste.

Sortu berri diren enpresa berritzaileen kasuan, alta emanda egon beharko dute EJZn 2017ko urtarriletik aurrera, eta gutxienez lanaldi osoko 2 lanpostu izan beharko dituzte.

Eskabideak aurkezteko epearen lehen deialdia martxoaren 7ra arte egongo da zabalik. Bigarren deialdia, aldiz, 2019ko ekainaren 17tik irailaren 13ra izango da.

Informazio gehiago: http://www.bizkaia.eus

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]