Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza-programa bat jarri du martxan berrikuntza-, inbertsio- eta nazioartekotze-proiektuak egiten dituzten ETEentzat.
3i Programaren xedea da Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea. Laguntza horiek jasotzeko, erakundeek aipatutako hiru arloetatik gutxienez biri dagozkion proiektuak jarri behar dituzte martxan urtea amaitu baino lehen. Proiektu horiek bukatzeko epea 2020ko abenduaren 31n itxiko da.
3i Programan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 22ra arte egongo da zabalik.
Informazio gehiago: www.bizkaia.eus