Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak
  3. Arteche, EMPRESA&FP SARIA 2018

Arteche, EMPRESA&FP SARIA 2018

Joan den azaroan CONFEBASK-Euskal Enpresarien Konfederakuntzak Empresa&FP 2018 sariaren bitartez aitortu zuen Arteche Taldeak Lanbide Heziketako ikasleen prestakuntzarekin duen konpromisoa.

Empresa&FP sariarekin, Confebaskek Lanbide Heziketako ikasleen ikaskuntza-prozesuetan dauden enpresa eta instruktoreen parte-hartzea aitortzen du, Lanbide Heziketako ikastetxeen laguntzarekin. Funtsezko lankidetza horrek akademikoki barneratutako gaitasunak lantokietako esperientzia errealekin osatzea ahalbidetzen du.

2018an, Arteche Taldeak jaso du aitorpena, eta IES MUNGIA BHIk aurkeztu du haren hautagaitza. Erakunde horrek bere DNAn darama prestakuntzarekiko konpromisoa. Taldeko Giza Baliabideetako zuzendari Maite Del Castillok adierazi duen bezalaxe, Aurelio de Arteche jaunak lagundu egin zuen 1951n Mungiako Oinarrizko Lanbide Eskola Parrokiala ezartzen, hain zuzen ere, egun IES MUNGIA BHI bilakatu dena. Ordutik, Arteche Taldeak ikasleen prestakuntzan parte hartzearen alde apustu egiten jarraitu du. Artechek ikastetxean eskaintzen diren hiru lan-arloetako (Administrazioa eta Kudeaketa, Elektrizitatea eta Elektronika eta Fabrikazio Mekanikoa) 10 ikasle hartzen ditu urtean, batezbeste, bai Lantokiko Prestakuntzaren bidez (LP) bai Ikas-ekinezko Prestakuntza Dualaren bidez.

Maitek esandakoaren arabera, enpresei ikasleei beren lantokietan prestakuntza emateak eskatzen dien esfortzu gehigarria lortutako emaitzek konpentsatzen dute. Izan ere, alde batetik, saiakuntza-banku bikaina da talentua eta profesional konprometituak hautemateko, eta, bestetik, “plantako profesionalen ezagutza aberasten duen egiteko eta pentsatzeko modu berriak dakartzatelako”.

Arteche Taldearen tamaina dela eta, profil ezberdinetako langileak behar ditu; izan ere, 1.700 langile ditu mundu osoan zehar. Unibertsitateaz gain, LHko ikastetxeak ere profesional kualifikatuen hornitzaileak dira. “Ikastetxeetako lan-poltsetara eta beren ikasleen inguruan duten ezagutzara jotzen dugu gure hautaketa-prozesuetarako”, azaldu du enpresako langileen arduradunak. Prozesu horiek agerian jartzen dute emakumeen presentzia eskasa dela LHko industria- eta teknologia-zikloetan. Errealitate hori ez dator bat enpresaren interesekin, zeinak profesional kualifikatu eta konprometituak bilatzen dituen, haien generoa edozein dela ere.

Ikasleen prestakuntzan inplikatzez gain, Artechek areagotu egiten du hezkuntza-komunitatearekiko duen konpromisoa lan-munduko errealitatea ikasleei gerturatuko dien jardunaldi eta ekitaldietan parte hartuz. Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak (FVEM) eta UPV/EHUk antolatutako “Industriaren eguna”,  izeneko jardunaldian, Askartza Claret ikastetxeko ikasleen bisita jaso zuen enpresak, eta bertan “industria-munduak emakume nahiz gizonei eskaintzen dien garapen profesional eta pertsonalerako aukerak” azaldu zizkieten.

Arteche, ikasleak hartzen dituzten gainontzeko erakundeekin batera, enpresa-ehunak prestakuntzarekin duen konpromisoaren adibide da, baina ez hori bakarrik: enpresa-ehunak mundu akademikoa eta profesionala banatzen dituzten oztopoak hausteko dituen gaitasunen adierazle ere bada. Bizikidetza horrek mesede egiten dio enpresa-ehunaren beharrizan aldakorretara egokitzeko gaitasuna duten profesionalen gaikuntzari.

Arteche un referente del sector electrico

Fuente: Web de Arteche

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]