Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak
  3. Gazteak kontratatzeko laguntzak: Lehen Aukera 2019

Gazteak kontratatzeko laguntzak: Lehen Aukera 2019

Ireki da lan-esperientziarik gabe edo lan-esperientzia gutxirekin langabezian dauden gazte tituludunak kontratatzeko laguntzak eskatzeko epea.

2019ko azaroaren 1a baino lehen lan-kontratu bat formalizatzen duten erakundeek eskatu ahal izango dituzte Lehen Aukera. programako diru-laguntzak. Kontratu horiek mugagabeak edo praktiketakoak izan daitezke. Eusko Jaurlaritzak enpresei eskaintzen dien egitasmo honek 30 urtetik beherako gazte tituludunak eta lan-esperientziarik gabeak edo lan-esperientzia gutxi dutenak kontratatzea sustatzeko xedea du.

Zehazki, mundu akademikotik lan-mundurako trantsizioa kalitatezko enpleguen bitartez erraztea da asmoa. Horregatik, lanpostuak lotura izan beharko du kontratatutako pertsonaren titulazioarekin, eta pertsona horrek lanaldiaren % 70 egin beharko du, gutxienez. Kontratuaren iraupena 6 hilabetekoa izango da, gutxienez.

Diruz lagundutako zenbatekoa titulazio akademikoaren arabera ezarriko da:

  • Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II): 3.250 € 12 hilabete baino gutxiagoko praktika-kontratu bakoitzeko, 5.200 € gutxienez 12 hilabeteko praktika-kontratu bakoitzeko eta 6.500 kontratu mugagabe bakoitzeko.
  • Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I) eta profesionaltasun-ziurtagiriak: 2.800 € 12 hilabete baino gutxiagoko praktika-kontratu bakoitzeko, 4.480 € gutxienez 12 hilabeteko praktika-kontratu bakoitzeko eta 5.600 kontratu mugagabe bakoitzeko.

Zenbateko horiek % 10 handituko dira emakumeen ordezkaritza nahikorik ez duten postuetarako emakumeak kontratatzen badira.

Bestalde, honako baldintzak hauek bete beharko dituzte kontratatutako pertsonek:

  • 16 urte eta 30 urte artean izatea.
  • Titulazioren bat edukitzea: unibertsitatekoa, Lanbide Heziketakoa, profesionaltasun-ziurtagiria edo beste titulu ofizial baliokideren bat.
  • EAEn bizitzea.
  • Gehienez ere 6 hilabeteko esperientzia izatea bere titulazioarekin erlazionatutako lanetan.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta eta alta emanda egotea.
  • Lehentasuna izango dute Gazteentzako Berme Sisteman daudenek.

Beren prestakuntza enpresaren lan-zentroetan bertan osatzen ari diren ikasleak (Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala, prestakuntza-moduluetako lan-praktikak edo Eusko Jaurlaritzaren bekaren batekin lanean ari direnak) kontratatu nahi dituzten enpresek horretarako aukera izango dute, ikaslearen prestakuntza-ikastegiarekin lankidetzan. Enpresatik kanpoko gazteak kontratatzeko, aldiz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez egin beharko dute.

Informazio gehiago: Lanbide edo Euskal Herriko Agintaritzaren 249. zenbakian.


 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]