Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak
  3. Euskadiko Lanbide Heziketari buruzko lege berria

Euskadiko Lanbide Heziketari buruzko lege berria

Ekainaren 28an Eusko Legebiltzarrak Lanbide Heziketari buruzko 4/2018 Legea onartu zuen. Lege horrek berrikuntza aplikatuarekin eta ekintzailetzarekin integratutako prestakuntza-eredu berri bat dakar berrikuntza gisa.

Lege horretan jasotako Lanbide Heziketaren eredu konbinatu berriaren helburua honako hau da: ezagutza teknikoez gain, berrikuntza, iniziatiba eta espiritu ekintzailea integratuko dituzten profesionalei prestakuntza ematea. Baldintza horiek guztiak ezinbestekoak dira euskal ehun produktiboaren behar eta erronkei erantzuteko; izan ere, gure lurraldearen garapen ekonomiko eta soziala determinatuko dute.

Gainera, arau-esparru berriak barne hartzen ditu, besteak beste, honako hauetarako beharrezko elementuak: prestakuntza profesional duala sustatzeko (hasierako prestakuntzan eta enplegurako prestakuntzan), euskal LH sistema nazioartekotzeko (irakasle eta ikasleena, prestakuntza-, esperientzia- eta ezagutza-ekintzena), gure lurraldeko hizkuntza-errealitatearekin bat etorriko diren hizkuntza-gaitasunak garatzeko (Lanbide Heziketako sisteman euskararen presentzia handitzea) eta gero eta nazioartekotuagoa dagoen merkatuaren exijentziak betetzeko (ingelesa eta atzerriko beste hizkuntza batzuk).

Azkenik, azpimarragarria da Legeak euskal LH sistemaren garapen eraginkorra bermatzeko helburuaz, sistema aldian behin ebaluatzeko derrigortasuna ezartzen duela, bereziki LHren eredu konbinatuari eta Prestakuntza Profesional Dualaren programei dagokienez.

Kargatu behera Lanbide Heziketaren 4/2018 Legea

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]