Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak
  3. Kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntzetarako diru-laguntzak

Kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntzetarako diru-laguntzak

Euskal Enplegu Zerbitzuak – Lanbidek enpresen eskura jartzen ditu langabezian dauden pertsonei kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak emateko diru-laguntzak.

Egitasmo honen helburu nagusia EAEko langabeen enplegagarritasuna hobetzea da, horretarako euskal enpresa-sareak dituen beharrekin bat datorren prestakuntza espezializatua eskainiz. Hobekuntza hori argi ikusiko da deialdian parte hartzen duten enpresek prestakuntza jasotzen duten pertsonak kontratatuko dituztelako.

Diru-laguntza hau eskatu ahal izango dute beren lantokia gure autonomia erkidegoan duten enpresa guztiek, beren izaera juridikoa edozein dela ere, eta baita Lanbideren Prestakuntza Erakundeen Erregistroan dauden prestakuntza-erakunde publiko zein pribatuek, baldin eta deialdi honen eranskinean pdf-aren deskarga-estekajasotako prestakuntza espezialitateak edo enpresen behar espezifikoei erantzuten dieten beste espezialitate batzuk emango badituzte.

Besteak beste, honako baldintza hauek bete beharko dituzte erakunde eskatzaileek: alde batetik, langabezian, Lanbiden erregistratuta eta beharrezko gaitasunak dituzten pertsona nahikorik ez dagoela erakutsi beharko dute eta, bestetik, prestakuntza-ekintzak bukatu eta hiru hilabeteko epean prestakuntza jaso dutenen gutxienez % 50a kontratatzeko konpromisoa hartu beharko dute. Prestakuntza-ekintza horiek aurrez aurre egin beharko dira 2018ko ekitaldian (diru-laguntza esleitua izan deneko jakinarazpena jasotzen denetik 2019ko uztailaren 31ra arteko epea egongo da).

Deialdi honetan esleituko diren diru-laguntzak eskatu ahal izateko, hautagaiak langabezian egon behar dira, Lanbiden erregistratuta egon behar dute eta organismo honek prestatutako hautaketa-prozesu batean (aurre-hautaketa) eta enpresa onuradunek prestatutako beste batean (azken hautaketa) hartu beharko dute parte.

Informazio gehiagorako (baldintzak, epeak, dokumentazioa…):

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]