Hobetuz fundazioak EAEko enpresen eskura jartzen ditu beren langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzera zuzenduta dauden prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzak.
Egitasmo honek enpresen lehiakortasunari laguntzeaz gain, pertsonen garapen profesionala ere sustatzen du, eta, horrenbestez, gure lurraldeko enpleguari egonkortasun handiagoa ere ematen dio.
Diruz lagundu daitezkeen ekintzak zuzeneko erlazioa izan beharko dute enpresaren proiektuarekin. Horrez gain, prestakuntza-beharren diagnostiko batean oinarriturik egon beharko dute. Diagnostiko horretan zehaztuko da egitasmo horien programazioa eta nork jasoko duen prestakuntza. Orokorrean, gutxieneko iraupena 6 ordukoa izango da, eta gehienekoa 270 ordukoa. Ekintza horiek 2018ko urtarrila eta 2019ko ekaina bitarteko epealdian egin ahal izango dira aurrez aurre, elektronikoki edo era mistoan.
Diru-laguntza horiek jarduera ekonomikoak egiten dituen edozein erakundek eskatu ditzake, bere izaera juridikoa edozein dela ere. Dena den, bereziki zuzendurik dago 35 langile baino gehiago dituzten enpresa txiki eta ertainei. Honako hauek jaso ditzakete prestakuntza-ekintzak: besteren konturako langileak, enpresarekin zuzenean harremanetan dauden administratzaileak, Langile Autonomoen Araubide Berezian kotizatzen dutenak, lanaldi partzialean kontratatutako pertsonak, prestakuntza-garaian lanik gabe daudenak edo enplegu-erregulazio egoeran daudenak.
Diru-laguntzaren guztirakoa hainbat faktoreren arabera zehaztuko da; besteak beste, Enpresaren Prestakuntza Planaren ebaluaketa teknikoa hartuko da kontuan. Ebaluaketa horrek ezarriko du diruz lagundu daitekeen ehunekorik altuena:
Informazio gehiagorako (baldintzak, epeak, dokumentazioa…):