Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak
  3. Kontrataziorako Laguntzak: Lehen Aukera 2018

Kontrataziorako Laguntzak: Lehen Aukera 2018

Zabaldu da epea lan esperientzia gutxi edo bat ere ez duten gazte langabeak kontratatzeko Eusko Jaurlaritzak enpresen esku jartzen dituen laguntzak eskatzeko.

Euskal erakundeek, 2018ko ekainaren 21a eta urriaren 31 bitarteko epean kontratu mugagabeak burutzen badituzte, edo gutxienez 6 hilabeteko praktiketako kontratuak egiten badituzte, aukera izango dute Lehen Aukera Programan. jasotako diru laguntzak eskatzeko, beti ere 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago dituzten pertsona tituludunak kontratatzekotan. Ekimen honen helburu nagusia da krisi ekonomikoak bereziki zigortu duen multzo honen lan txertaketa erraztea, eta heziketa eremutik esparru profesionalerako jauzia sustatu nahi da kontratu hauen bidez. Kontratu hauetako lan jardunak lotura izan behar du gazteen titulu akademikoekin.

Kontratatutako pertsonak Euskal Autonomi Erkidegoan bizi behar dira, eta izen emanda eta alta emanda egon behar dira Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan. Tituluren bat izan behar dute (unibertsitatekoa, Lanbide Heziketakoa, Profesionaltasun Ziurtagiria edo beste baliokide ofizialen bat) eta beren titulazioarekin lotutako lan esperientzia 6 hilabetekoa izan behar da gehienez.

Diruz lagundutako kopurua titulu akademikoaren arabera zehazten da:

  • Goi Mailako Heziketa Zikloak (LH II): 3.250 € 12 hilabete baino gutxiagoko praktiketako kontratu bakoitzeko, 5.200 € gutxienez 12 hilabeteko praktiketako kontratuengatik eta 6.500 € kontratu mugagabeengatik.
  • Erdi Mailako Heziketa Zikloak (LH I) eta Profesionaltasun Ziurtagiriak: 2.800 € 12 hilabete baino gutxiagoko praktiketako kontratu bakoitzeko, 4.480 € gutxienez 12 hilabeteko praktiketako kontratuengatik eta 5.600 € kontratu mugagabeengatik.

Kopuru hauek %10 haziko dira emakumeak kontratatzerakoan, ordezkapen gutxi daukaten lanpostuetan.

Informazio gehiago izateko (baldintzak, epeak, dokumentazioa, ...):

 

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]