Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak
  3. IKASENPLEGU. Lanbide Heziketako profil profesionaletan espezializatutako lan poltsa

IKASENPLEGU. Lanbide Heziketako profil profesionaletan espezializatutako lan poltsa

Abian da IKASENPLEGU, kaslan Bizkaiaren zerbitzua, ikasleen eta Lanbide Heziketako zikloetan titulatutako pertsonen lan txertaketa sustatzeko.

IKASENPLEGUren bidez, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareak elkargune bakarra proposatzen du lanak eskaintzen dituzten enpresen eta lan munduan txertatzea edo beren ibilbide profesionala hobetu edo birbideratzea bilatzen duten profesional espezializatuen artean. “LHko ikastetxeek oso gertuko harremana daukate beren inguruko enpresa sarearekin eta lan eskaintza handia jasotzen dute profil teknikoetarako. Gure helburua da eskaintza hauek eta gure ikasleen curriculumak tresna bakar batean zentralizatzea. Horrela, hautaketa prozesuak hobetuko dira, profil zehatz eta anitzak eskainiz, eta independentzia eta autonomia emango zaie ikasleei, beren profila kudeatzeko tresna teknologiko baten bidez”, azaldu zuen Alba Estanyolek, Ikaslan Bizkaiako koordinatzaileak.

Zerbitzu hau on-line plataforma batean oinarritzen da bereziki , gailu mugikorretarako egokitua. Bertan, pertsona tituludunek zehaztu ahal izango dituzte, inprimaki baten bidez, bai beren gaitasun teknikoa eta baita beren ogibidearekin loturiko zeharkako trebetasun eta gaitasunak. “Ikasleek ez dituzte soilik dagokien heziketa zikloko ezagutza tekniko zehatzak eskuratzen, hainbat esparrutako gaitasunak garatuz trebatu eta hazi egiten dira profesional gisa, hala nola, komunikazioa, talde lana, proaktibotasuna, erantzukizuna... Gaitasun hauek geroz eta era biziagoan lantzen eta balioan ipintzen dira Lanbide Heziketako zikloetan”. Honen eredu argia dira euskal Lanbide Heziketak eskainitako proposamen eta prestakuntza ereduak Lanbide Heziketa Duala Ikas-ekinezko Erregimenean edo Errendimendu Altuko Ethazi Heziketa Zikloak , erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza antolatzen duen metodologia disruptiboa.

Ezarpenaren lehen fasea ikasleen eta tituludunen gaitasun profesionalak jasotzean oinarritzen da. Pertsona hauek, Facebook, Linkedin edo Google gisako sare sozialetan dauzkaten kontuen bidez, IKASENPLEGUren atarira sartu ahal izango dira, eta beren on-line curriculuma sortu ahal izango dute galdetegi sinple batzuen bidez. Datu pertsonalak, lan esperientzia, prestakuntza akademikoa, hizkuntzak eta bestelako heziketa osagarriak jasotzen dira bertan. “Laster ipiniko dugu eskuragarri enpresek beren lan eskaintzak zuzenean eskegitzeko atala, bertan ikusi eta baloratu ahal izateko profil hoberenak bete behar dituzten postuetarako”. Gaur egun, fase hau lan-bitartekaritzako profesionalek kudeatzen dute eta, behin alderdi teknologiko osoa garatutakoan, orientazioa eta laguntza ematen jarraituko dute bai enpresei eta baita aktiboki lan bila dabiltzan pertsonei ere.

Pantalla-ikasenplegu

Lanbide Heziketako heziketa zikloetako tituludunen lan txertaketaren azken datuek heziketa ibilbide honen enplegagarritasun aparta erakusten dute (Diario Vasco-ren arabera, Confebaskeko zuzendari nagusiaren hitzak hartuz, batez besteko tasa %70aren inguruan dago, %90 baino gehiago ziklo industrialen kasuan). Hala ere, Ikaslan Bizkaiako koordinatzaileak azpimarratu egiten du lanean jarraitzeko beharra, errealitate honek hala jarrai dezan “edo hobetu dadin; ezin dugu ahaztu, lan txertaketa horren handia ez den ingurune edo esparru profesional horietan, eskuragarri egin behar dizkiegula enpresei profesional trebatuak bilatu eta aurkitzeko guneak, eta gure ikasleei ikusgarritasuna eta tresnak eman behar dizkiegula, ez soilik beharra topatzeko, garrantzitsua bada ere, baita beren ibilbide profesionala garapenean aurrera egiteko ere.

Zerbitzu hau Lanbide Heziketako profil teknikoetan espezializatua badago ere (izan Oinarrizko LH, erdi maila edo goi mailakoa) zabalik dago enplegu bila dagoen edo bere ibilbide profesionala birbideratu nahian dabilen edozein pertsonarendako.

 

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]