Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak
  3. Etengabeko heziketa enpresetan: eskura dagoen beharra

Etengabeko heziketa enpresetan: eskura dagoen beharra

Enpresetako etengabeko heziketari buruz Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak 2016 eta 2017 urteetan zehar (2015eko datuei buruz) egindako azken inkestak erakusten du hazkundea eman dela beren beharginak trebatzen dituzten enpresen kopuruan, %12,3 gehiago 2010ean egindako azken ikerketaren aldean. Baina, hala ere, oraindik erakundeen % 22,7ak ez ditu heziketa jarduerak burutzen bertako beharginendako.

Erakunde hauek heziketa jarduerak ez garatzeko aipatutako arrazoietako batzuk dira, besteak beste, enpresek daukaten zailtasuna heziketa beharrak ebaluatzeko (% 50ak), ikastaro egokirik ez egotea merkatuan (% 38,3), ikastaroen kostu handia (% 29,3) eta laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko zailtasuna (% 4,6).

Heziketa jarduerak bai burutzen dituzten enpresen profilari erreparatzen badiogu, 5 eta 9 behargin arteko enpresa txikiak dira alderdi honi garrantzia gutxien ematen diotenak, % 70,6a direlarik. Ehuneko hau igotzen doa behargin kopurua gora doan heinean, izan ere, 500 profesionaletik gorako ia enpresa guztiek burutzen dituzte esparru honetako jarduerak (% 99,5ak).

Azkenik, hauek dira heziketa lantzen duten enpresen ehuneko handienak dauzkaten ekonomia jarduerak: Automobilen fabrikazioa (% 89), Metalurgia (% 88,4) eta Informazioa eta Komunikazioak (% 83,7). Aldiz, Ehungintza, jantzigintza, larru eta oinetakoen Industria eta Ostalaritza dira heziketari garrantzia gutxien eskaintzen dioten sektoreak (% 67,2 eta % 69,8, hurrenez hurren).

Datu hauek erakusten dutenez, enpresen heziketa egoera baldintzatzen duten ezaugarriak dira, alde batetik, enpresen tamaina eta, bestetik, zer baliabide ekonomiko eta pertsonal dauzkaten prestakuntzako jarduerak igarri, planifikatu eta burutzeko.

Ikaslan Bizkaiatik aukera hau ere aprobetxatu nahi dugu Lanbide Heziketako ikastetxeek enpresen eskura ipintzen dituzten baliabideak azpimarratzeko, HEZIKETAren esparruan. Hau da gure ikastetxeen izateko arrazoia, ez soilik etorkizuneko profesionalendako, baita ere jadanik aktibo daudenak eguneratu eta gaitasun eta ezagutza berriak eskuratu ditzaten, zuzenean eragiten dutenak enpresek beren jarduera garatzeko dauzkaten gaitasunen hobekuntzan..

Zehazki, Bizkaiko Lanbide Heziketa ikastetxe publikoen sareak enpresen eskura ipini du Prestakuntza Beharren Diagnóstico Zerbitzua. Zerbitzu honek ahalbidetu egiten du estrategia eta heziketa ekintzen plangintza bat zehaztea, erakundearen idiosinkrasiaren araberakoa. Heziketa ekintzen garapenaren esparruan, gure ikastetxeek behar eta profil ezberdinei erantzuten dieten eskaintzak dauzkate: Espezializazio Programak ekoizpen sektoreen behar espezifikoei erantzutera bideratuak (sektorearen eskaera orokor bati erantzuten diote), Lanbide Heziketako Modulu Katalogoari loturiko ikastaroak Hobetuz-ek diruz lagunduak eta aktibo dagoen pertsona ororen eskura daudenak eta heziketa nahieran.

Azken finean, Lanbide Heziketa aliatu garrantzitsua da enpresendako. Lanbide Heziketaren laguntza jaso dezakete beren merkatuko kokapena mantendu eta hobetu ahal izateko aurre egin beharreko heziketa erronkak lantzeko, ezagutza sortuz, ondoren ideia eta prozesu berri ere bihurtu daitezkeenak, beren lehiakideen aurrean ezberdinduko dituztenak.

Enpresetako Enplegurako Lanbide Heziketako Inkesta.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]