Gaitasuna egiaztatzeko prozesuaren bidez, enpresan lanean dabiltzan baina beren zereginekin lotutako titulurik ez duten profesionalek beren lan esperientziaren bidez lortutako gaitasunak egiaztatu ditzakete, Profesionaltasun Ziurtagiri bat lortzera bideratuta, eta baita Lanbide Heziketako ziklo baten titulua lortzera ere.
Profesionaltasun Ziurtagiriko gaitasun batzuk Egiaztatzeko Egituraren bidez aitortu ezin direnean, gaitasun horiek lortu daitezke Lanbide Heziketako Modulu Katalogoaren heziketa moduluak jasota, Hobetuz-ek doan eskaintzen dituenak.