Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Heziketa
  3. Espezializazioa

Espezializazioa

Lanbide Heziketak Espezializazio Programak dauzka, enpresen eta ekoizpen sareko sektoreen prestakuntza beharrak asetzera bideratuak. Lanbide Heziketako titulazioekin lotutako ezagutza esparru zehatzetan sakontzea ahalbidetzen dute programa hauek.

3 urteko epean burutzen dira, eta bertan enpresak aktiboki hartzen du parte Ikas-ekinezko Erregimenean Lanbide Heziketa Dualeko ereduaren bidez.

Hauek dira gaur egun onartutako programak:
  • Energia elektrikoa banatzeko instalazioen operazio eta mantentze integrala.
  • Dronekin egindako operazioak, lurraldea, eraikinak eta azpiegiturak aztertzeko.
  • Diseinu eta fabrikazio prozesuan dagoen produktu baten bizitza-zikloa.
  • Forja-prozesuen diseinua eta ekoizpena.
  • Industria oso automatizatuan ekoizpen-bitartekoen kudeaketa.
  • Txapa metalikoko piezak lortzeko trokelen diseinua eta fabrikazioa.
  • Abiadura handirako eta errendimendu handirako material berezien mekanizatu aurreratua.
  • Ekipo dinamikoen mantentze mekanikoa industria kimikoetan eta energia eta ura ekoiztu eta banatzekoetan.
  • Tresneria mantentzea industria kimikoko instalazioetan eta energia eta ura ekoiztu eta banatzeko instalazioetan.
  • Ekipo elektroniko integratuen (embedded) garapena.
  • Fabrikazio aurreratuko makina-erremintako proiektuak puntuan jartzea.
  • Produktu tubularrak fabrikatzeko lerroen mantentze integrala.
Espezializazio taula deskargatu
Espezializazio berriak garatzea eskatu daiteke, beti ere hauek sektore edo ekoizpen esparru baten eskaera orokor bati erantzuten badiote.
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]