Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Praktikak

Praktiketako ikasleak enpresarendako

Lanbide Heziketako Zikloak

Enpresek inongo kosturik gabe hartu ditzakete Lanbide Heziketako ziklo bateko ikasketak amaitzen ari diren ikasleak (izan erdi mailako edo goi mailakoak), Lantokietako Heziketa modulua (FCT) burutu dezaten.
Iraupena  

Enpresako egonaldiaren gutxi gora-beherako iraupena 400 ordukoa da, hiru hilabetetan banatuta, normalean martxoa eta ekaina bitartean. Badaude beste ezohiko data batzuk, heziketa zikloaren arabera, baina ikasle eskuragarrien kopurua txikiagoa da.

Enpresendako abantailak:
  • Tresna aparta da hautaketa prozesu gisa. Praktikak burutu ostean, enpresak ezin hobeki ezagutzen ditu pertsona horren gaitasun eta ezaugarriak, kontratatu edo ez erabakitzeko.
  • Enpresak etorkizuneko profesionalak bere ekoizpen prozesuen berezitasunen arabera hezi ditzake, eta hala, etorkizuneko kontratazio baten kasuan, murriztu egiten dira egokitzapen epea eta langile hautaketaren kostuak..
  • Kontaktua lortzen da enpresaren ekoizpen prozesuaren gaur egungo eremu akademikoarekin.
  • Ez du kosturik enpresarendako.
Enpresaren erantzukizun eta betebeharrak:
  • Enpresak pertsona arduradun bat izendatu beharko du, ikastetxeko tutorearekin batera zehaztuko duena ikaslearen enpresa barruko lanpostua eta heziketa programa.
  • Ebaluaketa egonaldiaren amaieran.

Profesionaltasun ziurtagiriak

Enpresek inongo kosturik gabe hartu ditzakete ikasleak profesionaltasun ziurtagiri baten praktiketako modulua burutu dezaten; heziketa hau Lanbide Heziketako Modulu Katalogoari dagokio, eta honen bitartez egiaztapen profesional ofizialak lortu daitezke, ekoizpen sisteman laneko jarduera identifikagarri bat burutzeko.
Iraupena:

Urteko edozein garaitan burutu daiteke, eta 80 ordukoa da gutxi gora-beherako iraupena.

Enpresendako abantailak:
  • Tresna aparta da hautaketa prozesu gisa. Praktikak burutu ostean, enpresak ezin hobeki ezagutzen ditu pertsona horren gaitasun eta ezaugarriak, kontratatu edo ez erabakitzeko.
  • Etorkizuneko profesionalak bere ekoizpen prozesuen berezitasunen arabera hezi ditzake enpresak, eta hala, etorkizuneko kontratazio baten kasuan, murriztu egiten dira egokitzapen epea eta langile hautaketaren kostuak.
  • Kontaktua lortzen da enpresaren ekoizpen prozesuaren gaur egungo eremu akademikoarekin.
  • Ez du kosturik enpresarendako.
Enpresaren erantzukizun eta betebeharrak:
  • Enpresak pertsona arduradun bat izendatu beharko du, ikastetxeko tutorearekin batera zehaztuko duena enpresa barruko lanpostua eta heziketa programa.
  • Ebaluaketa egonaldiaren amaieran.

Espezializazio ikastaroak

Lanbide Heziketako ziklo baten ikasketak eta alor oso zehatz eta espezializatu batean lan egitea uztartzen dituzten ikasleak hartu ditzakete enpresek.

Ikas-ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa Dualeko ereduan burutzen da, enpresan eta Lanbide Heziketa ikastetxean egindako irakaskuntza eta ikasketa prozesuak elkartzen dituena. Ikasle eta enpresen arteko bi erlazio mota jasotzen ditu:

  • Kontratuzkoa: heziketa eta ikaskuntzarako kontratua.
  • Ikasleendako ordainketa erregimena, heziketa programetarako diru-laguntza bidez.
Iraupena:

Hiru ikasturte, enpresako egonaldi epeak txikitik handira joango dira.

Enpresarendako abantailak:
  • Enpresaren ekoizpen prozesuen esparru akademikoarekin kontaktatzea.
  • Ikastetxe-enpresa-ikastetxe ezagutza transferentzia, kasu batzuetan enpresako langileen ezagutzak eguneratu eta aberastea ahalbidetuko duena.
  • Ikasleekin kontratu bidezko erlazio bat ezartzekotan, enpresaren kotizazio kuoten murrizketaren onura jasoko du enpresak, % 100ekoa enpresak 250 langile baino gutxiago baditu, eta % 75ekoa gehiago edukitzekotan.
  • Enpresa bere langile kopurua handitzea pentsatzen badago, eredu honek bere profesionalen prestakuntza eta espezializazioan parte hartzea ahalbidetzen dio, txertatze prozesua hobetuz.
Enpresaren erantzukizun eta betebeharrak:
  • Ikasleekin kontratu bidezko erlazio bat ezartzea, edo ikasleendako ordainketa erregimena ezartzea, heziketa programetarako diru-laguntza bidez.
  • Lan egindako orduei dagokien soldata.
  • Pertsona erantzule bat izendatu beharko du, ikastetxeko tutorearekin batera zehaztuko duena ikaslearen lanpostua eta enpresa barruko heziketa programa.
  • Ikasleek enpresan egin beharreko lana estu-estu lotua egon beharko da heziketa zikloaren profilarekin eta programatutako espezializazioekin.
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]