Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Kontratazioa
  3. Lehen aukera praktikak

Lehen Aukera Praktikak

Enpresei laguntza ematen dien programa da, pertsona gazteak kontratatzeko (30 urte beteak arte). Gazteek LHko erdi edo goi mailako titulazio bat edo profesionaltasun ziurtagiri bat eduki behar dute, langabezia egoeran egon eta beren titulazioarekin lotutako lan esperientzia frogatu ezin dutenak.

Diru-laguntzak bi bidetan joan daitezke: praktiketako kontratua (6 hilabete gutxienez) edo kontratu mugagabeak.


Enpresarentzat kontrataziorako diru-laguntzak

  • Goi mailako Heziketa Zikloak (LH II): 3.250 €.
  • Erdi mailako Heziketa Zikloak (LH I) eta profesionaltasun ziurtagiriak: 2.800 €.
  • Kopuru hauek % 10 haziko dira, emakumeak kontratatzekotan edo kontratuak gutxienez 12 hilabeteko iraupena izatekotan.
  • Kontratu mugagabeetan, lehen urteko soldata gordinaren % 50eko diru-laguntza emango da, 6.700€-ko mugaz azpitik.
  • Aipatutako kopuru guztiak % 10 gehiago haziko dira emakumeen kontratazioetan.
  • Gizarte Segurantzako kuoten % 50eko murrizketa. % 100 titulatutako pertsona gazteentzako berme sisteman izen emanda badago. % 75 lanez kanpoko praktiketan aritu bada.

Enpresen betebeharrak

  • Jardunaldi osoa edo partziala (inoiz ez ezarritako lan jardunaldiaren % 70a baino gutxiago).
  • Lanpostuek egokiak izan behar dute kontratatutako pertsonaren ikasketa edo heziketa mailarako.
  • Enplegu sorrera garbia izan behar du, kontratatutako pertsona sartu aurreko 6 hilabeteetan egon den batez besteko langile kopuruaren aldean. Kontratazioaren datan, kontratu berriak hazkundea eragin behar du batez besteko horretan.

Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]