Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Kontratazioa
  3. Lanez kanpoko praktikak

Lanez kanpoko praktikak

Lanbideren programa bat da, gazteak (18 eta 25 urte beteen artean) praktikak egiten hartzeko, erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloetako ikasketak edo profesionaltasun ziurtagirien ikasketak amaitu dituztenak.

Praktiken iraupena

3 eta 9 hilabete artean.

Enpresendako abantailak

  • Tresna aparta da hautaketa prozesu gisa. Praktikak burutu ostean, enpresak ezin hobeki ezagutzen ditu pertsona horren gaitasun eta ezaugarriak, kontratatu edo ez erabakitzeko.
  • Etorkizuneko profesionalak bere ekoizpen prozesuen berezitasunen arabera hezi ditzake enpresak, eta hala, etorkizuneko kontratazio baten kasuan, murriztu egiten dira egokitzapen epea eta langile hautaketaren kostuak.
  • Kontaktua lortzen da enpresaren ekoizpen prozesuaren gaur egungo eremu akademikoarekin.

Enpresen erantzukizun eta betebeharrak

  • Enpresak pertsona bekadunaren jarduna ikuskatuko duen pertsona bat izendatu beharko du.
  • Praktiketan dauden pertsonei sostengu beka bat ordaintzea praktikak garatu bitartean. Beka honen kopurua, gutxienez, momentu bakoitzean indarrean dagoen OAEAP-aren (IPREM) % 80koa izango da.
  • Enpresak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean kotizatuko du praktiketan dauden pertsona hauengatik, kotizazio kontuaren kode espezifiko batean. Ez da beharrezkoa izango langabeziagatik kotizatzea, ezta Soldatak Bermatzeko Funtsan (FOGASA) ezta lanbide heziketagatik ere. Ekintza babeslea Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrari dagokiona izango da, soilik langabeziagatiko babesa alde batera utzita.
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]