Lanbide Heziketa Dualeko programek elkartu egiten dituzte enpresako eta Lanbide Heziketa ikastetxeko irakaskuntza eta ikasketa prozesuak. Ikasleek benetako lan egoeretan ikasten dute, eta hala beren prestakuntza teknikoa osatzen da eta erraztu egiten zaie beharrari lotutako gaitasun transbertsalak lortzea.
Enpresetako egonaldia garatu daiteke ikastetxeko heziketaren aldi berean, edo bi heziketak tartekatuta. Enpresako egonaldi esklusiboetan, ikasleen beharreko jardunaldia ezin da astean 40 ordu baino gehiagokoa izan.
Ikas-ekinezko Erregimenean Lanbide Heziketa Duala ikasle eta enpresen arteko bi erlazio mota ezberdinen bitartez burutu daiteke: