Beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten 30 urte baino gutxiagoko gazteak urriaren 29ra arte kontratatzen dituzten enpresek Lehen Aukera laguntza-programan parte hartu ahal izango dute. Ikaslan Bizkaiak, Lanbiderekin lankidetzan aritzen den aldetik, doan egiten du programa horri dagozkion kontratazioen kudeaketa.
Eusko Jaurlaritzak sustatutako Lehen Aukera programaren helburua da hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioa egiten laguntzea, kalitatezko enpleguen bidez. Horregatik, lanpostuak bat etorri behar du ezinbestean kontratatutako pertsonaren ikasketa- eta edo prestakuntza-mailarekin. Kontratua mugagabea edo praktiketakoa izan daiteke, praktikaldia gutxienez 6 hilabetekoa bada, lanaldi osoan edo partzialean (betiere ezarritako lanaldiaren % 70ekoa bada, gutxienez).
Zenbateko horiek lanaldi osoko kontratuei aplikatzen zaizkie; beraz, kontratua lanaldi partzialekoa bada, diruz lagundutako zenbatekoa lanaldiaren araberakoa izango da. Gainera, % 10 handituko da emakumeak kontratatzen badira.
Bestalde, honako betekizun hauek bete behar dituzte kontratatuek:
Profil hori duten pertsonak kontratatuz beren plantilla handitu nahi duten enpresek Ikaslan Bizkaiaren laguntza jaso dezakete, inongo kosturik gabe, kontratazio horiek kudeatzeko. Izan ere, Ikasenplegu laneko bitartekaritza zerbitzu espezializatua daukagu horretarako. Lanbide Heziketako ikastetxeetan prestakuntza jaso duen talentua erakartzeko produkzio-ehunak dituen tresna eta prozesuetan espezializatutako talde batek osatzen du, eta, gainera, EAEn eskaintzen diren lan-arlo ezberdinetako profilak biltzen dituen enplegurako lan-poltsa propioa du.
Informazio gehiago: enplegu@ikaslan.net