Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak
  3. Ikaslan Bizkaiak indartu egin du LHko profiletan espezializatutako laneko bitartekaritza-zerbitzua

Ikaslan Bizkaiak indartu egin du LHko profiletan espezializatutako laneko bitartekaritza-zerbitzua

IkasEnpleguk, hau da, Ikaslan Bizkaiak, LHko ikasle eta titulatuei eskaintzen dien laneko bitartekaritza-zerbitzuak, hirukoiztu egin du kudeatutako enplegu-eskaintza kopurua bigarren urtean.
 
IkasEnplegu, duela bi urte jarri zuen martxan Ikaslan Bizkaiak, eta, ordutik, guztira LHko titulatuei bideratutako 845 lan-eskaintza espezifiko kudeatu ditu (zehazki, bigarren urtean lehenengoan baino 645 gehiago). Halaber, sinatzera iritsi diren ia 500 kontratutan esku hartu du.

IkasEnplegu Laneko Bitartekaritza Zerbitzua LHko ikastetxeetako ikasleen enplegagarritasuna sustatu eta, aldi berean, EAEko produkzio-sisteman zegoen erdi- eta goi-mailako teknikarien beharrizanari erantzuteko sortu zen.
 
Enpresak kontratazio-prozesuetan orientatu eta laguntzeaz gain, IkasEnpleguk lan-mundura sartzeko programekin (Lehen Aukera) eta lantokiko prestakuntzarekin (Txandakako LH Duala) zerikusia duten bekak ere kudeatzen ditu.

Lanbideren kolokazio-agentzia gisa inskribatuta dago, eta laneko bitartekaritzan esperientzia zabala duen eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen LHko zikloetan prestakuntza jaso duen edo jasotzen ari den talentuaren profilak, tresnak eta erakarpen-prozesuak ondo ezagutzen dituen talde batek osatzen du. Langileak bilatzeko eta hautatzeko orientazioa eta laguntza ematen diete enpresei, hala ohiko kontratazioetan, nola lan-mundura sartzeko programekin (Lehen Aukera) eta lantokiko prestakuntzarekin (Txandakako LH Duala) zerikusia duten kontratazioetan.

Gainera, LHko ikasle eta ikasle ohiei beren profil profesionala apurka-apurka garatzen doazen gaitasun tekniko eta zeharkakoen arabera sortzeko aukera ematen dien enplegu-poltsa bat du IkasEnpleguk, eta profil hori eguneratzen joan daiteke interesdunak bere garapen pertsonalean eta laneko esperientzian aurrera egin ahala. Ez hori bakarrik: enplegu bila dabiltzanek aukera dute beren burua lan-poltsan aktibo dauden eskaintzetarako hautagai gisa aurkezteko.

EAEko Lanbide Heziketako edozein ikastetxetako ikasle eta ikasle ohientzako enplegu-poltsa da.

IkasEnplegun izena emanda daudenek doako aholkularitza-zerbitzua eska dezakete, hala lan-merkatuan sartzeko, nola beren ibilbide profesionalaren norabidea aldatzeko.

Bestalde, IkasEnpleguk doako aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua ematen die enplegu-poltsan izena emanda daudenei; zehazki, profil profesional zehatz bat betetzera eramango dituzten prestakuntza-ibilbideak eta enplegagarritasun handiena duten lan-arloak identifikatzen laguntzen die. LHko ikasle edo titulatu guztiek eman dezakete izena IkasEnplegun; berdin dio ikasketak Bizkaiko Ikaslan sarean edo EAEko beste ikastetxeren batean egin izana. Halaber, helburua lan-merkatuan sartzea edo norberaren ibilbide profesionalari norabide-aldaketa bat egin nahi izatea izan daiteke. Are gehiago, lan-poltsan izena emanda daudenen % 35 lanean dago, % 46 langabezian eta % 19 ikasten.

Azken hilabeteotan, enpresek gehien eskatu dituzten profilak administrazioaren, osasungintzaren, mantentze-lanen eta fabrikazio mekanikoaren arloetakoak izan dira.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk