Hainbat egitasmo daude aurreikusita plan horretan, baina bereziki aipagarria da 15 milioi euro bideratuko direla merkataritza, produkzioa eta antolakuntza berraktibatzetik eratorritako gastuak ordaintzeko langile autonomo eta enpresa txikientzako mikrokredituetara. Maileguak 7.500 euro artekoak izango dira, eta ez dute interesik, komisiorik edo abalik izango. Gainera, 5 milioi euro bideratuko dira lanpostuak mantentzera eta kontratazioa sustatzera.
Industriari lotuta dauden 5 eta 100 langile arteko enpresek laguntzak eskatu ahal izango dituzte merkataritza-proiektuak abiarazteko eta horiek gauzatzeko beharrezkoak diren produkzio- eta antolakuntza-hobekuntzak aplikatzeko. Lehenetsi egingo dira digitalizazioarekin, ekonomia zirkularrarekin eta ingurumen-inpaktua murriztearekin zerikusi duten proiektuak.
Informazio gehiago: Bizkaia aurrera plana