Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak
  3. Creo proiektua. Berrikuntzarako aukera

Creo proiektua. Berrikuntzarako aukera

Sormen-industrietako profesionalek duten berrikuntzarako potentziala industria-sektorean aprobetxatzeko Europako proiektua.

3002643-wBerrikuntza da enpresen erronka handienetako bat. Edozein sektoretakoak izanik ere, erakunde guztiek bilatzen dute gainontzeko erakundeek eskaintzen dutenarekiko aldea, lehian abantaila emango diena. Helburua merkatuan produktu edo zerbitzu berri bat, prozesu bat, merkataritza- edo lan-harreman mota bat edo indarreko beste proposamen batzuen aldean nagusitasuna emango dien antolakuntza-eredu bat sartzea da. Ez da nahikoa existitzen dena perfekzionatzearekin edo haren efizientzia eta efikazia hobetzearekin. Gauzak horrela, ezinbestekoa da jokoaren arauak erakundearen alde jarriko dituzten berritasunak sartzea.

Alabaina, gehienek uste dute eginkizun zaila dela berritzeko beharrizan partekatu hori. Eta noski, hala da. Horretarako, nahitaezkoa da baliabide materialak eta giza baliabideak ideia baten aldeko apustura bideratzea, eta luze jo dezake ideia gauzatu arte. Izan ere, asko dira erantzun beharreko galderak. Batzuk berrikuntzaren zergatian zentratzen dira: zein enpresa-ikuspegi lortu nahi dugu? Non izan dezakegu aldea? Zein emaitza espero dugu? Beste batzuk berrikuntzak bilatu eta zehaztea ahalbidetuko duen ekosistema bat martxan jartzeko modua aurkitzean zentratzen dira. Edozein kasutan, bi ikuspegi horietan argi ikus daitezke berrikuntza-prozesuaren iraunkortasuna zehazten duten bi elementu: estrategia eta baliabideak.

Ildo horretan, enpresei berrikuntzarako egitura iraunkorrak orientatzen eta integratzen laguntzen dieten adituak daude. Erreferente horiek garatutako berrikuntza irekiaren kontzeptuaren eta ideiak sortzeko bereziki prestatuta dauden pertsonen potentzial berritzailearen jakitun, industria tradizionaletan berrikuntza-sistema bat integratzea ahalbidetuko duen eredu bat sortzea proposatu genien geure buruei prestakuntzarekin, berrikuntzarekin, lankidetza-lanarekin eta produkzio-sarearekin erlazionatutako Europako sei erakundek. Kultura- eta sormen-industrien (KSI) berrikuntza-potentzialean oinarrituta, zeina aldi berean industria horiek osatzen dituzten pertsonen araberakoa den, metodologia bat diseinatzen ari gara industria tradizionalaren egituran sorkuntzaren munduari lotutako profilak sartzeko.

Europako Batzordearen laguntzaz,  CreO proiektuak Lanbide Heziketako sarearen potentziala eta enpresekiko gertutasuna baliatu nahi ditu sorkuntzarekin erlazionatutako prestakuntza-zikloetako ikasleak industria- eta manufaktura-sektoreetan mobilizatuz berrikuntza sustatzeko sektore horietan. Hartara, ezinbestekoa da ziklo horietako irakasleek ikasleak enpresa-inguruneko abilezia eta trebezietan hezteko beharrezkoak izango dituzten gaitasunak eskuratzea. Bestalde, industria-arloko agintariek gidatu egin behar dituzte ikasleak lan-zentroetan dauden bitartean, beren prestakuntza osatzeko. CreOk bi profil horiek arestian aipatutako erronkei ekin diezaieten beharrezkoak diren metodologia eta materialak ematen ditu.

Irakasleei dagokienez, definitu egiten ditu eskuratu beharreko gaitasunak (Creo curriculuma), baita industria-arloari buruz ezagutu behar dituzten edukiak ere:

  • 1. modulua: manufaktura aurreratuko enpresen ikuskera + fabrikazio-sektoreko egungo joeren ikuspegi nagusia.
  • 2. modulua: errealitate birtual eta handitua 4.0 industrian.
  • 3. modulua: fabrikazio gehigarria eta 3D inprimagailuak 4.0 industrian.
  • 4. modulua: diseinu grafikoa 4.0 industriako marketinerako, barne hartzen dituena kultura- eta sormen-industriekin erlazionatutako zikloetako irakasleek berenganatu beharreko gaitasuna, ikasleak industria-arloak eskatzen dituen trebezietan hezteko.

Bestalde, CREO WBL Work Based Learning gidak industria-enpresek praktiketan sormen-zikloetako ikasleak sartzeko eman beharreko urratsak jasotzen ditu. Hartara, ezagutza-moduluak zehazten ditu:

  • 1. modulua: arazoetan oinarritutako ikaskuntza.
  • 2. modulua: pentsamendu sortzaile eta berritzailea.
  • 3. modulua: pentsamendu kritikoa.
  • 4. modulua: elkarlaneko ikaskuntza.
  • 5. modulua: elkarlaneko ingurune birtuala (2.0).

Gauzen Internet, 3D inprimatzeak, errealitate birtuala, errealitate handitua, material berriak, energia-iraunkortasuna eta komunikatzeko eta lan egiteko modu berriak industriak hartu behar dituen aukera eta erronkak dira. CreO ideien munduan eta pentsamendu disruptiboan espezializatutako ikasleen potentzial berritzailea aprobetxatzearen aldeko apustua da, industria- eta teknologia-ehunean berrikuntza sustatzeko. Gainera, lankidetza horrek zabaldu egiten du sormen-zikloetako ikasleek sortzen ari diren sektore berrietan eduki dezaketen eragina.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]