Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak
  3. Industriak talentua behar du, eta emakumeengan jarri du arreta

Industriak talentua behar du, eta emakumeengan jarri du arreta

6/3/2020

Atzo goizean Emakumea eta Industria: nola erakarri talentua jardunaldiko eztabaida-mahaian hartu zuen parte Ikaslan Bizkaiak. Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak (FVEM) sustatutako egitasmoa da, industriak eta gizarteak emakumeak industria-ehunera erakartzeko duten beharrizana plazaratzeko xedea duena.

200503 0082

Datuak argiak dira. Sektoreko enpleguen % 15 bakarrik betetzen dituzte emakumeek, eta aurreikuspenen arabera, ez dirudi errealitate hori gehiegi aldatuko denik; izan ere, industriarekin erlazionatutako LHko zikloetako ikasleen %11 bakarrik dira emakumeak, eta STEAM unibertsitate graduetako ikasleen % 25. Alabaina, Sidenor Aceros Especiales SL enpresako korporazio-zuzendari Roberto Alonsok gogorarazi zuen bezalaxe, ez dugu ahaztu behar nondik gatozen. Duela ez hamarkada asko, emakume gutxi batzuk baino ez zeuden sektorean.

Ildo horretan, industriak garapen teknologikoaren eta digitalizazioaren ondorioz jasan duen eraldaketak erraztu egin du gero eta emakume gehiago egotea sektore honetan. Errealitate hori prestakuntzan ere islatzen da: azken urte honetan % 12 hazi da industria-zikloak egiten dituzten emakumeen ehunekoa Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareko koordinatzaile Alba Estanyol-en hitzetan. Aurrera goaz, baina azkartu egin behar dugu prozesua, eta ez bakarrik parekidetasunagatik.

“Demostratu da aniztasuna dagoenean, eta, bereziki, genero-aniztasuna, berrikuntza gehiago dagoela” esan du FEVMko presidente José Luis López Gilek.  EAEko BPGaren % 25 industriak sortzen du. Datu horrek agerian uzten du laneratze-tasa handia duela, eta, argi geratu den bezala, egoera txarrei hobeto egiten diela aurre. Horretatik ondoriozta daiteke ezinbestekoa dela lehiakorragoak izaten jarraitzea ahalbidetuko duen talentua erakartzea, gizarteari aberastasuna emango diolako. Horrez gain, bistakoa da industria oso aukera ona dela ibilbide profesional arrakastatsuak izateko.

Hala ere, datuek erakuste dute EAEko ikasleek ez dutela ikuspegi hori. Sistemplant enpresako zuzendariorde exekutibo José María Bordak honako hau esan zuen jardunaldia testuinguruan jarri zuenean: gaur egun, 10.000 lanpostu teknologiko daude hutsik EAEn, eta datozen bost urteetan teknologian eta zientzian oinarritutako milioi bat lanpostutik gora sortu dira. Arteche enpresako giza baliabideetako zuzendari Maite Castilloren esanetan, ez da erraza lan-indar hori eskuratzea.

Hartara, nahitaezkoa da sektorearen balioa azpimarratzea eta guraso zein ikastetxeek argi ikustea txiki-txikitatik landu behar dela industriarako bokazioa, bereziki neskatoekin. Zentzu horretan, Izar Cutting Tools SAL enpresako zuzendari nagusiak esan zuen garrantzitsua dela bokazioek eta gizartearen beharrizanek bat egitea. Gure gizarteak industria behar du, baina manufaktura eta eraldaketa lan-ingurune ilun, zaratatsu eta zikinekin lotzen ditu, zeinetan, teorian, indar fisikoa ezinbestekoa den. Pertzepzio hori aldatzeko, ezinbestekoa da sektorearen irudi errealista bat ematea herritarrei.

Ikaslan Bizkaiak hainbat ekimen sustatu ditu produkzio-ehunarekin lankidetzan lan-errealitate hori ikusarazteko, non emakumeak esateko asko daukan. Besteak beste, ikasleen familiei LHko zikloak aurkeztea eta urtero Parke-LH Foroa egitea izan dira ekimen horietako batzuk. Azken horretan, zehazki, hiru lurraldeetako DBH 4ko eta Batxilergoko lehen mailako ikasleek aukera dute zuzenean ezagutzeko Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresa teknologikoen errealitatea.

Zentzugabekeria da horrenbeste talentu errealitatearekin bat ez datozen estereotipoengatik galtzea. Are gehiago aintzat hartuta emakumeek dituztela espediente akademikorik onenak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko sailburu Teresa Laespadak jardunaldiaren amaieran esan zuen bezalaxe. Atera dezagun probetxu horretatik.

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]