Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak

Gaur gaurkoak

2018 Enplegua sustatzeko programak

Berriak osteguna, 2018 (e)ko apirilak 19

Lanbide enplegua sustatzeko 3 programa ipini ditu martxan.

“Gazteen Itzulera Programa”-k diru-laguntzak eskaintzen ditu 12 hilabete baino denbora luzeago kanpoan egonda  EAEra itzuli nahi duten langabezian dauden gazteak (35 urtetik beherakoarak) kontratatzeko. Diru-laguntzak eskatzeko epea 2018ko irailaren 20an amaituko da.

“Txanda-kontratua Programa”-k diru-laguntzak eskaintzen ditu txanda-kontratuak egiteko langabezian daudenei 30 urte baino gazteagoak badira.  Diru-laguntza hauek eskatu ahal dira 2018ko urriaren 19a baino lehen.

“Atzerrian zentroak dituzten euskal enpresak Programa”-k  diru-laguntzak eskaintzen ditu Euskal enpresen kanpoko lantokietan langabezian dauden pertsonak kontratatzeko. Dirulaguntza hauek eskatzeko epea 2018ko irailaren 20an amaituko da.

>> Informazio gehiago

Txekeo teknologikoak 2018 programa

Berriak osteguna, 2018 (e)ko apirilak 19

Bizkaiko Foru Aldundiak Txekeo teknologikoak programa martxan ipini du. Programa honek diru-laguntzak eskaintzen ditu industria, eraikuntza, garraioa, industriari lotutako zerbitzuak, turismoa eta handizkako merkataritza arloetako enpresei arazo jakin bat dutenean, produktu edo produkzio-prozesu mailan.

Programa honekin Teknologi Eragile (Lanbide heziketako ikastetxeak adibidez) baten aholkuarekin kontatu daiteke arazoaren konponbiderik egokiena ezartzeko, edo, funtsezko informazioa emateko, konponbiderik aproposenari heltzeko.

Dekretu honen babesean garatutako txekeoak 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitarteko epearen barruan hasi eta amaitu behar dira.

Lanbide heziketako ikastetxeen laguntza nahi izanez gero Ikaslan Bizkaia-rekin kontaktuan jarri coordinacion@ikaslan.net posta elektronikoan edo 94 493 84 00 telefonoan.

>> Informazio gehiago

ETEen nazioartekotzeko laguntza programa

Berriak ostirala, 2018 (e)ko apirilak 13

2018ko apirilaren 12an zabaltzen da epea nazioartekotze prozesurako laguntzak eskatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak ipintzen dituenak enpresa txiki eta ertainen eskura, 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra arte herrialde berri batean sartzeko asmoa daukaten proiektuak martxan ipintzen dituztenendako.

Laguntza hauek bideratuta daude ordaintzera bertara mugitutako langileen gastuak, kanpo merkataritzan profil teknikoa daukaten profesionalen (35 urtetik beherakoen) kontratazio berriak eta nazioartekotze prozesua osatzeko beharrezkoak diren kanpoko kontratazioak: heziketa, nazioartekotze planak, aholkularitza, sustapena eta publizitatea, feriak eta kanpo aholkularitza eta ikerketak.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2018ko apirilaren 30a arte.

>> Informazio gehiago

Berrikuntza eta aurreratutako inbertsioaren 2i Sustapen Plana

Berriak ostirala, 2018 (e)ko apirilak 13

Bizkaiko Foru Aldundiak 2i Plana ipini du martxan, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko, berrikuntza proiektuak burutzera bideratutako laguntzen bidez. Berrikuntza proiektu hauek izan daitezke teknologikoak, edo ez, edo erakundearendako eragin handia daukaten inbertsio aurreratuak.
Laguntza hauek eskuratzeko, jarduerak 2016 eta 2017 urteen artean abiatuak izan beharko dira, eta 2018ko ekainaren 30a baino lehenago amaitu.
Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da apirilaren 9tik 27ra arte.

>> Informazio gehiago

Etengabeko heziketa enpresetan: eskura dagoen beharra

Berriak asteazkena, 2018 (e)ko martxoak 28

Enpresetako etengabeko heziketari buruz Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak 2016 eta 2017 urteetan zehar (2015eko datuei buruz) egindako azken inkestak erakusten du hazkundea eman dela beren beharginak trebatzen dituzten enpresen kopuruan, %12,3 gehiago 2010ean egindako azken ikerketaren aldean. Baina, hala ere, oraindik erakundeen % 22,7ak ez ditu heziketa jarduerak burutzen bertako beharginendako.

Irakurri gehiago...

Zabalik dago epea Bizkaian artisautza sektorea dinamizatzeko eta berpizteko laguntzak eskatzeko

Berriak asteartea, 2018 (e)ko martxoak 27

Martxoaren 14tik apirilaren 12ra zabalik egongo da epea Bizkaian artisautza sektorea dinamizatzeko eta berpizteko laguntzak eskatzeko enpresa berrien sorkuntza bultzatuz, artisauen prestakuntza hobetuz eta artisautzaren jakintza zabalduz.

Informazio gehiago

Zabalik dago epea Bizkaia Creativa 2018 programaren diru-laguntza eskatzeko

Berriak asteartea, 2018 (e)ko martxoak 27

Martxoaren 9tik apirilaren 20ra zabalik egongo da epea Bizkaia Creativa 2018 programaren diru-laguntza eskatzeko sormen industriarekin -bere aplikazio eremu guztietan- lotutako jarduera ekonomikoko sektore sortu berriak bultzatzeko.

Informazio gehiago

SPRIK bere 2018ko enpresarentzako laguntzen katalogoa aurkezten du

Berriak osteguna, 2018 (e)ko otsailak 01

Katalogoan urrengo motatako laguntzak aurkitu ahal dira: teknologia eta berrikuntza, ekintzailetza, inbertsioak ibilgetuan, internazionalizazioa, arrisku kapitala eta azpiegiturak. 

Intercentros-pdf-portada

Jaitsi hemen katalogo osoa



Gazteak Lan Mundura 2017ko Programa

Berriak osteguna, 2017 (e)ko ekainak 29

Transito-vida-laboral-790-eusk-09-17
Lanbide Heziketa tituludun gazteek, lan munduan beraien arloko lehenengo esperientzia izateko Eusko Jaurlaritzak eskeinitako Beken programa. Enpresatan praktikak egiteko 3 hilabeteko bekak dira, 30 ordu/astero eta 500€ hilabetean.

  • Lanbide Heziketako tituludunak (Oinarrizko, Erdi eta Goi mailakoak).
  • 30 urtetik beherakoentzat.
  • 3 hilabeterako bekak 500€/hileko.
  • Gizarte Segurantzan alta emandak Ikaslanen bidez (paroa kobratzeko ez du balio) eta Aseguratuak.
  • Enpresa eta ikastetxeen bidez jarraipena eta bertaratze kontrola.
  • Astean gehienez 30 ordu.

HASTEKO EPE MUGA: 2017 urte guztian zehar.

  • LHko tituludun gazte bekadunen harrera, 3 hilabetez praktikak egiteko, enpresarentzat inongo kostu ekonomikorik gabe.
  • 3 hilabeteko egonaldia, 30 ordu/asteko.
  • Instruktore bat izendatzen da bekadun bakoitzarentzat.
  • Enpresak jarraipena, ebaluazio finala eta bertaratzen kontrola egingo du.
  • Lanbiden altan egotea.
  • Bere LH ikastetxera gerturatzea.
  • Praktikak amaitzean: Burutako praktiken eta bertan zer lan egin duen adierazten duen ZIURTAGIRIA jasoko du..


Informazio gehiago 944938400 edo ikaslan@ikaslan.net

Ikaslan bizkaia eta mapfre fundazioak hitzarmena sinatu dute euskal herriko lhko tituludunen enplegu

Berriak ostirala, 2017 (e)ko maiatzak 12

IKASLAN, Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkarteak eta MAPFRE Fundazioak gaur goizean hitzarmena sinatu dute Santurtzin Euskal Herriko LHko tituludunen enplegua sustatzeko asmoz Euskadiko enpresa txiki eta ertainetan, MAPFRE Fundazioaren ekimen eta programen bidez, zeinen artean.

Irakurri gehiago...

Emaitzak 31 - 40 -(e)tik 40

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]