Pajares, 34 48980 SANTURTZI · Bizkaia Telf.: 94 493 84 00

                       
  
  1. Hasiera
  2. Gaur gaurkoak

Gaur gaurkoak

Enpresa berritzaileak sortzeko laguntzak

Berriak asteartea, 2018 (e)ko uztailak 24

2018ko irailaren 21era arte egongo da zabalik enpresa sortzaileak sortu eta martxan jartzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak eskatzeko epea.

Diru-laguntza horiek honako hauetara zuzenduta daude: enpresa-proiektuaren edo barne-ekintzailetzako proiektuetara, negozio-unitate berriak garatzera eta definitzera, enpresa berritzaile berriak sortzera, teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona bat  kontratatzera eta enpresen azeleraziorako proiektuak garatzera.

Informazio gehiago

Gauzatu industria programa: oinarri teknologikoa duten enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak

Berriak astelehena, 2018 (e)ko uztailak 16

Diru-laguntza itzulgarri horiek baldintza hauek betetzen dituzten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude: 250 langile baino gutxiago izatea; aktibo fisikoetan inbertitzea, besteak beste, jabetza industrialean eta patenteetan, aplikazio informatikoetan, instalazio teknikoetan, makinerian… eta teknologian edo berrikuntzan oinarrituta egotea.

Diruz lagundu daitekeen kopurua inbertsioaren % 35era iritsi daiteke, baldin eta gutxienez 120.000 €-koa bada, 3 urtez mantenduko bada eta 24 hilabeterako enplegua sortu edo mantentzen badu.Laguntza horiek eskatzeko epealdia 2018ko irailaren 12an bukatuko da.

Informazio gehiago Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 131. zenbakian (pdf-a behera kargatzea).

Euskadiko Lanbide Heziketari buruzko lege berria

Berriak osteguna, 2018 (e)ko uztailak 12

Ekainaren 28an Eusko Legebiltzarrak Lanbide Heziketari buruzko 4/2018 Legea onartu zuen. Lege horrek berrikuntza aplikatuarekin eta ekintzailetzarekin integratutako prestakuntza-eredu berri bat dakar berrikuntza gisa.

Irakurri gehiago...

Kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntzetarako diru-laguntzak

Berriak osteguna, 2018 (e)ko ekainak 28

Euskal Enplegu Zerbitzuak – Lanbidek enpresen eskura jartzen ditu langabezian dauden pertsonei kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak emateko diru-laguntzak.

Irakurri gehiago...

Prestakuntza-ekintza estrategikoetarako diru-laguntzak

Berriak osteguna, 2018 (e)ko ekainak 28

Hobetuz fundazioak EAEko enpresen eskura jartzen ditu beren langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzera zuzenduta dauden prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzak.

Irakurri gehiago...

Kontrataziorako Laguntzak: Lehen Aukera 2018

Berriak osteguna, 2018 (e)ko ekainak 21

Zabaldu da epea lan esperientzia gutxi edo bat ere ez duten gazte langabeak kontratatzeko Eusko Jaurlaritzak enpresen esku jartzen dituen laguntzak eskatzeko.

Irakurri gehiago...

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa - Bigarren laguntza-deialdia 2018

Berriak asteartea, 2018 (e)ko ekainak 19

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 18tik irailaren 21ko 13:30era arte izango da.

Xedea Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren helburua Bizkaiko enpresen sarera dibertsifikazioari eta teknologia berriei lotutako jarduerak ekartzen dituzten enpresa-proiektu berri eta berritzaileak abiarazten laguntzea da. Baina proiektu hauek balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.

Informazio gehiago:

Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET 2018

Berriak asteazkena, 2018 (e)ko ekainak 06

Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2018/05/24-2018/07/04).
Agindu honen helburua toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu.

>> Laguntza eskatzeko gida (PDF, 2 MB)

>> Informazio gehiago
 

IKASENPLEGU. Lanbide Heziketako profil profesionaletan espezializatutako lan poltsa

Berriak ostirala, 2018 (e)ko maiatzak 18

Abian da IKASENPLEGU, kaslan Bizkaiaren zerbitzua, ikasleen eta Lanbide Heziketako zikloetan titulatutako pertsonen lan txertaketa sustatzeko.

Irakurri gehiago...

Ekintzailetza eta Gizarte-berrikuntza Programa

Berriak larunbata, 2018 (e)ko maiatzak 05

2018ko ekainaren 15a arte zabalik egongo da epea Bizkaiko Foru Aldundiak Ekintzailetza eta Gizarte-berrikuntza programaren barruan eskaintzen dituen laguntzak eskatzeko.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak 2017-01-01 eta 2018-06-15 bitartean egin behar dira eta bi arlo ezberdinetan: Gizarte-Proiektu Berritzaileak Garatzeko eta Enpresa edo Gizarte-erakunde Berritzaileak sortzeko.

>> Informazio gehiago

Emaitzak 21 - 30 -(e)tik 40

 Konpartitu ezazu

-> Aupatu -> zabaldu -> myspace -> meneame -> facebook -> yahoo_myweb -> Digg -> Del.icoi.us -> Slashdot -> Netscape -> Furl -> Yahoo -> Blogmarks -> Technorati -> Spurl -> Google -> Blinklist -> twitter Information
Banner-ikasenplegu-eus
Tkgune logoa
Linkedin-eusk
Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

[Onartu]